Ermuko Udalak, azken urteotan, asmo handiko hausnarketa estrategikoko hainbat prozesu gidatu ditu (udalerriaren tamainari, udal baliabideei eta abarri erreparatuta), eta hauek tokiko estrategiei forma eman diete, non berrikuntza eta garapen jasangarria beti izan diren funtsezkoak.
Hausnarketa estrategikoko prozesu horiek Ermuari buruzko ikuspegian oinarritu dira beti:
Bizitzeko, lan egiteko eta inbertitzeko hiri jasangarria eta erakargarria.
Irekia eta parte-hartzailea; pertsona guztiak integratuta senti daitezen eta askatasunean eta berdintasunean erabat gara daitezen.
Proiektu komun baten inguruan oinarrituriko kohesio-kultura izana.
Ermuko Udalean lan egiteko konpromisoa duten profesionalekin.
Eraldaketa, berrikuntza eta gardentasunaren erreferente izatera bideratua.
Ermua Hiri Agenda
Ermuko Mapa Estrategikotik Ermua Hiri Agenda 2030ra
Hausnarketa estrategikoko azken prozesua Ermuko Udalaren Mapa Estrategikoaren garapena izan zen, etorkizuneko belaunaldiekiko konpromisotzat hartzen zena.
Horretarako, udalerriaren epe luzerako helburuak zehazten ziren bertan, honako hauek abiapuntutzat hartuta: udalerriaren misioa eta izateko arrazoia, jarduera bultzatzeko indar gisa duen ikuspegia, bere antolakuntza arautzen duten balioak eta, aurreko esparru estrategikoekiko berrikuntza gisa, GJHen ikuspegia eta teknologia eta berrikuntza arrakastarako faktore kritiko nagusi bihurtzeko apustu are irmoagoa.
Hausnarketa estrategikoko prozesu horrekin batera, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko Hiri Agenda eta Etxebizitzako Idazkaritza Nagusiak antzeko hausnarketa-prozesu bati ekin zion, baina, kasu honetan, estatu-mailan. Horren emaitza: Espainiako Hiri Agenda sortzea dokumentu estrategiko gisa, izaera arauemailerik gabea, eta, beraz, borondatezko atxikipenarena. Agenda 2030, Nazio Batuen Hiri Agenda eta Europar Batasuneko Hiri Agenda berriek ezarritako irizpideekin bat eginez, hiri-garapenerako politiketan iraunkortasuna lortzea baitu helburu.
Testuinguru horretan, Ermuko Udaletik argi ikusi genuen. Espainiako Hiri Agenda honek zekarren gidarekin bat egin behar genuen eta, horretarako, 2030eko Ermuko Hiri Agenda eraiki behar genuen.
650 urte Gizarte, Ekonomia eta Ingurumen Eraldaketan
etorkizunari begira
Ermuko 2030 Hiri Agendaren izaera pilotu eta berritzailea
Berrikuntza funtsezkoa da Ermuko udalerriaren garapen integralerako estrategian. Horren frogarik sinesgarriena, agian, Ermuko Udalak Zientzia eta Berrikuntzako Hirien Sarearen – INNPULSO Sarea – lehendakarikidea dela da. Innpulso Sarea tokiko politika berritzaileen definizioan eta aplikazioan aurrera egin nahi duten Udalen topaleku Nagusia da. Horregatik, Ermuko Hiri Agenda egiteko prozesuari ekin genionean, argi izan genuen berrikuntzak ardatz izan behar zuela eta, beraz, Ekintza Plana egiteko prozesua Berrikuntza Erosketa Publikoa erabiltzearekin lotzea erabaki genuen, Hiri Agenda honen esparruan proiektu berritzaileak hedatzeko tresna estrategiko gisa.
Horrela, Ermua udalerri erreferentetzat hartzen jarraitu ahal izango dugu, Hiri Agendaren metodologiaren bidez hiri mailan antolatutako hausnarketa estrategikoko prozesu hori berrikuntzaren eragile gisa sendotzeko apustuarekin uztartzeko asmoan.
Proiektuaren faseak
Diagnostikoa
Hiri Agenda ezartzeko Ekintza Plan batek egoeraren diagnostiko bat egitea eskatzen du, hiri-ereduan eragina duten politikek, planek, programek eta jarduketek planteatzen dituzten erronka nagusiak identifikatu eta aztertuko dituena.
Testuinguru honetan, diagnostikoaren dokumentua bereziki baliagarria da, Ermuko errealitatearen azterketa objektiboa egiten baitu, hiri-garapenaren eremu desberdinen gakoak identifikatuz, baita udalerriko hirigintza-ereduaren iraunkortasuna arriskuan jar dezaketen arazo nagusiak ere (aldaketa demografikoak, mugikortasuna, hiri-metabolismoa eta gobernantza, besteak beste).
Diagnostikoaren helburu nagusia Ermuko hiri-garapenean eragina duten aldagaiei buruzko datuen biltzea eta aztertzea da, alderdi positiboak baloratuz, garapen-aukera nagusiak identifikatuz eta hautemandako ahuleziak eta arazoak onartuz, une oro Espainiako Hiri Agendaren 10 helburu estrategikoen egiturari erreparatuz.
BEP erronken identifikazioa – Eskari Goiztiarraren Mapa
Eskari Goiztiarreko Mapa, tokiko erronken zerrenda gisa, Berrikuntzarako Erosketa Publikoak erronka horiei erantzuteko ekar ditzakeen aukeretara hurbiltzea da.
Tresna honen berezitasuna da gaur egun merkatuan dauden konponbideek asetzen ez dituzten beharrizan publikoak identifikatzen saiatzen dela, eta, beraz, Administrazio Publikoak sektore pribatuarekin duen harreman-formula horren bidez konpon daitezkeela; izan ere, sektore pribatu horrek aukera ematen du erronka publikoetarako irtenbide berriak eskuratzeko, orainik merkatuan ez badaude ere.
Testuinguru honetan, eta Ermuko 2030erako Hiri Agendak Berrikuntza Erosketa Publikoaren tresnarekin duen lotura berezia kontuan hartuta, eta abiapuntuko egoeraren Diagnostikoaren ondorio nagusiez baliatuta, Ermuko Udalak aurkezten dituen erronka eta lan-ildo nagusiak ezaugarritu dira. Erronka eta lan-ildo horiek BEP-en bidez landu daitezke, eta, horrela, 2030erako Ermuko Eskadi Goiztiarraren Mapa egin da.
Esparru Estrategikoa
Ermuko 2030 Hiri Agendaren Esparru Estrategiko hua, lehenik eta behin, Ermuak dituen erronka nagusiei erantzuten saiatzearen emaitza da, Hiri Agenda Egiteko prozesuaren esparruan garatutako abiapuntuko egoeraren diagnostikoaren arabera. Bertan, azterketa-eremu bakoitzak diagnostiko estrategiko bat jaso du AMIA forman, Ermuko 2030 Hiri Agendako barne-lantaldeek batera eraikia, eta diagnostiko estrategiko horien ondorioan izan dira, beraz, Esparru Estrategiko honen abiapuntua.
Bestalde, Esparru Estrategiko hau ez da hutsetik sortu. Aitzitik, dagoeneko bi mailatan egindako gogoeta-lanaz baliatzen da:
- Estatu mailan, Hiri Agenda eraikitzeko prozesuan bertan, zeinak lehen mailako 10 helburu estrategiko zehazten baitutu, 30 helburu espezifikotan banakatuta eta hiri guztietarako aplikazio orokorreko jarduera-ildo batzuekin batera.
- Toki-mailan, Ermuko Udalak duela urte batzuk garatutako Mapa Estrategikoaren eraikuntzarekin.
Ondorioz, jarraian aurkezten dugun Ermuko Hiri Agendaren Esparru Estrategiko honek Ermuan jarduteko lehentasunak definitzen ditu, Espainiako Hiri Agendaren hausnarketaren eskema eta logikari jarraiki.
Ekintza plana
Ermuko 2030 Hiri Agendaren Ekintza Planak hiri-proiektu batzuk azaltzen ditu, zehaztutako esparru estrategikoaren arabera antolatuz.
Zehazki, ekintza-plan honetan jasotako 80 proiektuak honako lau proiektu-tipologia hauetako baten parte dira.
- Proiektu estrategikoak. 2030erako hiria egituraz eraldatzeko gaitasuna duten proiektuak
- BEP proiektuak. Berrikuntzako erosketa publikoko lizitazioetatik abiatuta aurreratzeko ahalmenda duten proiektuak edo lan-ildoak.
- Jardunbide egokiak. Ermuko Udalak gaur egun abian dituen proiektuak, beste udalerri batzuetara estrapolatu daitezkeen praktikak egitea ekarri dutenak.
- Beste proiektu batzuk. Ekintza Plana osatzen duten gainerako ekimenak.
Deskargatu Ekintza Plana
Ebaluazio- eta jarraipen-eredua
Lehenik eta behin, gobernantza-eredu bat jasotzen du honek, estrategia behar bezala garatzen dela bermatzeko eta kontuak kanpora begira emateko balioko duten tresnak zehazten dituena. Ildo horretan, aldi berean, Hiri Agena osoaren hedapen adostua artikulatzeko maila eta espazio desberdinak konfiguratzen dituen eredua da. Gobernantza-eredu horretatik abiatuta, adierazle-sistema bat diseinatu da, Hiri Adierazleen Behatoki bat sortuz haren ezarpen-maila eraginkorra neurtzeko.
DESKARGATU DOKUMENTUA
Azken albisteak
Ermuko Hiri Agendaren barne formazio prozesuaren garapena
Joan de irailaren 7, 8 eta 9an, Hiri Agendaren inguruko formakuntza jaso dute udaleko langileek. Zehazki, 5 prestakuntza-saio egin dira, 2030ko Hiri...
Ermua 2030 Hiri Agendaren Ekintza Planaren onarpena
Joan den uztailaren 19an egin da Ermuako Udalaren Osoko Bilkura, eta, gai-zerrendako zazpigarren puntuan, Ermua 2030 Hiri Agendaren Ekintza Plana...
Ermua 2030 Hiri Agendaren parte-hartze prozesua laburpen eta emaitza-itzultze jardunaldiekin amaitutzat ematen dugu
Ekainaren 30ean amaitu da Hiri Agenda eraikitzeko Ermuako Udalako langileei eta herritarrei irekitako parte-hartze prozesua. Hain zuzen ere,...
Espainiako Hiri Agenda
Hiri Agenda 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) bidez nazioartean lortutako konpromisoen zehaztea da, hirien mailan. Nazio Batuen Hiri Agenda Berriaren (2016ko Quitoko Adierazpena) eta Europako Hiri Agendaren (2016ko Amsterdamgo Ituna) edukiekin eta 2015ko Parisko Kliamren Gailurrean garatutako alderdiekin bat datoz.
Espainiako Gobernuak 2019an onartu zuen Espainiako Hiri Agenda, eta GJHak betetzeko funtsezko politiketako bat da. Diagnostiko orokor bat eta gidalerro argi batzuk ezartzen ditu Espainiako Estatu osoan hiri-politikak bideratzeko, hiri-mailako 10 helburu estrategikoren bidez. Batez ere, agerian uzten du hiri-politiken ikuspegi estrategikoa eta integrala izatearen beharra, bai eta esku hartzeko mekanismoak eguneratzearena ere.
Espainiako Hiri Agendak lortu nahi dituen helburu estrategikoak hauek dira:
Finantziazioa
NEXT Generation EU
NextGenerationEU suspertze-plan bat baino gehiago da: aukera paregabea da
pandemiatik indartuta ateratzeko, gure ekonomiak eta gizarteak eraldatzeko eta guztiontzat funtzionatuko duen Europa bat diseinatzeko.
2020ko uztailaren 21ean, Europako Kontseiluak 750.000 milioi euroko salbuespenezko superraldi tresna bat adostu zuen. Susperraldi Funtsak Europaren erantzun koordinatua bermatzen du Estatu kideekin, pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko.
Berreskurapenerako eta Erresilientziarako Mekanismoa
Berreskurapenerako eta Erresilientziarako Mekanismoa (MRR) Berreskuratze Funtsaren muina da, eta 672.500 milioi euroko zuzkidura du; horietatik 360.000 milioi maileguetara bideratuko dira, eta 312.500 milioi euro transferentzia ez-itzulgarri gisa eratuko dira.
Helburua da estatu kideetan inbertsioak eta erreformak egiten laguntzea, berreskuratze iraunkorra eta erresilientea lortzeko, eta, aldi berean, EBren lehentasun ekologikoak eta digitalak sustatzea.