Ekainaren 30ean amaitu da Hiri Agenda eraikitzeko Ermuako Udalako langileei eta herritarrei irekitako parte-hartze prozesua. Hain zuzen ere, prozesua amaitzeko, laburpen eta itzulketarako bi jardunaldi egin dira, ekainean egindako parte-hartze jardunaldien balantzea egiteko eta Hiri Agenda garatzeko hurrengo urratsak ezartzeko.
30eko goiza lehen itzulketa-saio batekin hasi da, Udalako kideei zuzenduta. Udaleko hainbat arlotako 13 pertsonak parte hartu dute saioan, eta guztiek Hiri Agendaren eta hura ezartzeko hurrengo urratsen inguruan elkarrekin hitz egiteko gunea ezarri dute.
Saio 09:30etik 11:00etara egin da Lobiano Kulturguneko auditoriumean, eta alkatearen hitzaldiarekin hasi da. Alkateak “eskerrak eman ditu foro honetan parte hartzeagatik eta ideiak luzatzeagatik”. Izan ere, “etorkizunean izan nahi dugun hiri-agenda eta Ermua definitzea zeharkako lana da pertsona guztientzat, lan partekatua” erantsiz. Juan Carlos Abascalek parte-hartze prozesu hori “aurreikus zitekeenaren barne eta espero bezala” baloratu du, zaila baita jendearen interesa erakartzea eta asko kosta haiengana iristea”. Alkateak adierazi duenez, deitutako taldeetan iradokitakoa (langileak, focus group edo herritarrak, oro har) bat dator izendatzaile komun batekin, eta ez da elkarren arteko oso desberdina. Ia berrogei ta bost lagunek hartu dute parte, eta erantzun txikiagoa izan da auzoei egindako deialdietan, eta handiagoa talde edo ‘focus group’ zehatzetan.
Prozesua ekainaren 30ean bertan amaitu da arratsaldeko saio batekin, 18:30etatik 20:00etara, Lobiano Kulturgunean bertan eta kasu honetan, herritarrei eta herriko taldeei zuzenduta. 10 pertsona inguru bertaratu dira, eta, horri esker, elkarrizketarako gune bat ezarri da, Ermuako Hiri Agendaren partaidetza-prozesu osoan bildutako ideia nagusiak laburbiltzeko.
Hemendik aurrera, eta Garraioko, Mugikortasuneko, eta Hiri Agendako Ministerioak Tokiko Hiri Agenda Pilotuen (horien artean Ermuakoa) agente finantzatzaile gisa ezarritako denbora-plangintza betetze aldera, Ermuako Hiri Agenda Udalaren Osoko Bilkurak onartuko du uztailean zehar.