Ermuako Hiri Agenda lantzeko Hiritarrentzat ireki den partizipazio prozesuaren lehenengo faseari bukaera eman diogu Ekainak 14 eta 15ean. Lehenengo fase honetan, zehazki, partizipazio jardunaldi batzuk antolatu ditugu hiriko auzo desberdinetan zehar.
Ekainak 14ean, adibidez, Okin Zuri auzoko lagunekin elkartu ginen, arratsaldeko sei erdietatik zortzi erdietara arte, Merkatuko Plazan antolatutako partizipazio saioan. Juan Carlos Abascal alkatea izan genuen ekitaldiari hasiera eta bukaera emateko. Ermua 2030n izango duen itxura imajinatzen aritu ziren partaideek bi orduetan zehar, baita Hiri Agendan lantzen ari diren proiektu estrategiko batzuei buruzko ikuspuntu eta iritzia ematen ere.
Hurrengo egunean jardunaldia San Lorenzo auzoko Miguel de Unamuno gizarte-etxera mugitu genuen. Aurreko eguneko dinamika jarraituz, Ermua seguruagoa, berdeagoa, oinekoentzat bideratua eta gizarte-etxearen erabilera handiagoarekin marraztu dute, besteak beste. Hiri Agendaren ekintza planeko proiektu estrategikoei buruzko ikuspuntua emateko aukera izan dute saio honetan ere.
Ermuako Hiri Agendaren parte-hartze prozesuak bi azken atal izango ditu ekainaren 30ean, 2 itzulketa-jardunaldiren bidez, prozesu honi amaiera emateko: lehenengoa Udaleko langileekin, 09:30etatik 11:00etara, Lobiano Jauregian, eta bestea herritarrei eta kolektiboei zuzendua, 18:30etatik aurrera, Lobiano Jauregian bertan ere.