Maiatzaren 23an Hiri Agenda eraikitzeko partaidetza prozesuaren hasi eta Maiatzaren 30eko astean lehen bi partizipazio saioak antolatu dira, herritarrekin batera 2030eko Ermua sortzeko.
Lehenengo saioa maiatzaren 31an ospatu da Izarra Centre-an, San Eloyko auzokideei zehazki zuzendua. Juan Carlos Abaskal alkateak ekitaldia ireki ondoren partaideak bi dinamika desberdinetan aritu dira taldeka.
Lehenik eta behin, 2030erako nahi duten hiri eredua eraikitzeko ezinbestekoak diren elementuak zehaztu dituzte brainstorming ariketa baten bidez. Eskaera guztien artean, Ermua berdeago eta irisgarriago bat nabarmendu dira.
Bigarren dinamikan Hiri Agendaren Ekintza Planaren parte izango diren zenbait proiektu estrategiko aurkeztu zaie parte-hartzaileei, haien iritziaren bidez proiektuen garapena lortzeko. Bide berdeak, zuzkidura-etxebizitzak eta hiri-birsorkuntza prozesuak dira landu diren proiektuetako batzuk.
Ekaina partizipazio bilera batekin hasi da Lobiano jauregian, arratsaldeko 18:30 tik 20:00tara arte eta Abeletxe, Santa Ana eta erdiguneko auzokideentzat bideratua. Aurreko bileraren dinamika jarraituz, 2030erako zerbitzu publiko digitalen beharra adierazi dute partehartzaileek, oinezkoetan, adinekoetan eta disuasio-aparkalekuetan oinarritutako mugikortasun-eredu baten bidez. Horrez gain, haien ikuspegia eman diete proiektu estrategiko desberdinei.
Partaidetza prozesu honek hurrengo ekainaren 6an jarraituko du, arratsaldeko seiretatik zortzirak arte, Ongaraiko eliza zaharrean. Ermuako Hiri Agendaren webgunean erregistratuz Parte hartu daiteke: https://hiriagenda.ermua.eus/partaidetza/