Joan de irailaren 7, 8 eta 9an, Hiri Agendaren inguruko formakuntza jaso dute udaleko langileek. Zehazki, 5 prestakuntza-saio egin dira, 2030ko Hiri Agenda eraikitzeko elkarlanean aritu diren lan-talde transbertsalen konfigurazioaren arabera:
- Irailak 7: Lurralde Lantaldearekin formakuntza saioa, Hiri Agendaren 1., 2., 3., 4., 5. eta 8. Helburu Estrategikoetan oinarrituta.
- Irailak 8: Gizarte Lantaldearekin formakuntza saioa, Hiri Agendaren 6. Helburu Estrategikoan oinarrituta eta Ekonomia Lantaldearekin formakuntza saioa, Hiri Agendaren 7. Helburu Estrategikoan oinarrituta.
- Irailak 8: Gobernantza Adimendunaren Lantaldearekin formakuntza saioa, Hiri Agendaren 9. eta 10. Helburu Estrategikoetan oinarrituta eta erakundeko kide guztiekin Ermua 2030 Hiri Agendaren jarraipena errazteko Hiri Behatokiaren Plataformari buruzko prestakuntza saioa.
Saio horiek edukien eskema finko bat izan dute, Hiri Behatokiarekin lotutakoa izan ezik, jarraian zehazten den bezala:
- Espainiako Hiri Agendaren azalpen orokorra.
- Lantalde bakoitzaren esku-hartze eremuarekin lotuta dauden Espainiako Hiri Agendaren Helburu Estrategikoen azterketa.
- Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren Hiri Agendako Praktika Egokien Gidan identifikatutako jardunbide egokiei buruzko aurkezpena.
- Ermua 2030 Hiri Agendaren Ekintza Planaren berrikuspena.
Azken prestakuntza saioari dagokionez, 2030 Ermua Hiri Agendaren jarraipen eta ebaluaziorako erabiliko den tresna informatikoa aurkeztea izan du helburu.
Korporazioko 25 lagun baino gehiagok parte hartu dute presentzialki saio hauetan eta gainerakoek telematikoki.
Prestakuntza saio hauek Ermua 2030 Hiri Agendaren elaborazio prozesuaren parte izan dira, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak proiektu pilototzat hartu du eta hortaz, EB Next Generation finantziazioa jaso du. Ermua 2030 Hiri Agendaren Tokiko Ekintza Plana Udalaren Osoko Bilkurak onartu zuen uztailaren 19an, laguntza-deialdi horren baldintzetako bat betez.